Itzali Telebista, Txapa Irratia 97.25FM, http://www.txapairratia.org
Itzali Telebistaren azken irratsaioa, azken 5 urteetan zehar entzun izan ditugun hainbat kantu eta erabilitako materiala (sarrerak, kuñak,...) bilduz agur esaten duena. Hurrengo proiektuak entzungo dugu elkar, 90seg.
Itzali Telebista agurtu aurretik, Egubakoitzak Kartzelan ekimena agurtu dugu Maiatzan eta Irailan zehar izan genituen kontzertuei errepasoa eginez.
Egubakoitzak Kartzelan ekimenari eskeinitako azken aurretiko saioa, non Mikel Urdangarin, Mara eta Napoka Iriaren muskiaz gozatzeko aukera izan dugun.
Egubakoitzak Kartzelan egitasmoari eskeinitako bigarren irratsaioa, non Giorgio Bassmatti, Civil Love, Ekaitz eta Mikel Garateren kontzertuak gogoratu ditugun, eta, Mikel Urdangarinen kontzertua aurkeztu, aurkezpenik behar badu...
Uztailean azken programa izan behar zena ez da azkena izango. Egubakoitzak Kartzelan ekimenaren edizio berri baten aurrean aurkitu eta beste gutxienez lau irratsaio egitera konprometitu naiz, Irailen zehar, maiatzean bezala, gaztetxean egingo diren formatu txikiko kontzertuak aurkezteko asmoarekin. Eta Iraileko saio hauek zenek zabalduko eta Donosti aldeko bi pertsonaia ekarri ditugu, Giorgio Bassmatti eta Civil Love. Beste gau zoragarri bat eskainiko digutela ziur gaudelako... Eta aprobetxatu...
Opor aurretiko azken irratsaioa, eta nork daki gero arte bat baino behin betiko agurra izango den. Plazer bat zuentzat irratsaio hau egitea, eta entzuten egon zareten guztioi, esker mila, zuek gabe ez litzateke berdina izango. BIZI!!
Catalunya aldera egin eta bertatik Standstill taldea berreskuratu dugu gure diskotekatik, eboluzio konstantean dabilen taldea...
Oreretako Zintzilik Irratian ekoizten den Matxura Buruan Eta Ibili Munduan irratsaioa oso gustoko dut, eta batez ere, bertan egiten dituzten kantuen moldaketak. Moldaketa horietariko batzuk izan ditugu gure gaurko irratsaioan... zuek ere, nire bezala, barre gustora egin dezazuen...
Jaien bezperan jendea dantzan jartzeko asmoarekin, Sacramento-ko !!! (chk chk chk) taldea oinarritzat hartuta egindako irratsaioa. Jaietan horrelako musika entzutea zaila izango delako, ezinezkoa ez esatearren... (orokorrean, zaborra besterik ez, eta pare bat oasi mainstreamaren desertuan...). Ondo pasau jaixetan!!
Mursego eta Ain_1, Ain_1 eta Mursego. Honekin ematen diogu bukaera Egubakoitzak Kartzelan ekimenari eta horrekin batera, berari eskainitako hilabete honi ere. Berezia izango den gau bat duda gabe...