Bergarako gaztetxeko asanbladatik sortutako irratsaioa. Bertan gaztetxeko kontzertuak, ekitaldiak, zine emanaldiak eta bestelako proiektuak zabaltzeko tartea egoteaz gain, bertaratzen diren hizlarien paranoia eta teoriak entzuteko aukera izango da. Guztia musika anitz eta onarekin nahastuta, aniztasunean bait dago gakoa.
Bergarako gazte asanblada elosura joan da itxialdi baten bitartez gaur egungo egoera eta etorkizunari buruz hausnartzeko, hemen gaztetxeari buruz egindako kongresu horretan esandakoen laburpena. Horrez gain Germinal fanzinearen bigarren zenbakiaren aurkezpena.
Kartzela zaharrean azken ikasturtean egon diren kontzertuen errepasoa bertako grabazioen laguntzaz.
Gabonak ondoren, 2011 urterako prestatuta dauden ekintzen berri eman dugu. Kontzertuak bereziki, gogor dator urtea eta. Mundu bitxian izaki desberdinak aztertu ditugu eta Igandetako zineklubari buruz mintzatu gara. Sinde legea ere izan dugu hizpide guztia gustoko musikaz nahastuta.
Azaroko balorazioa: Mokolo eguna, krisia eta azpiegituren aste tematikoa, zinekluba... Hau mundu bitxiaren bigarren alea eta aurrera begira kartzela zaharrera datozen ekintzen aurrerapena (Abendua, gabonak eta urtarrilla) guztia gustoko musikaz nahasita.
Bergarako gaztetxean egindako Trainspotting antzerkiaren zuzeneko audio grabaketa.
Denboraldi berria aurkezte aldera, gaztetxearen egoera eta udako kontuak azaldu ditugu hasieran. Horrez gain, azaroa eta abenduko egitaraua komentatu dugu. Germinal fanzinearen lehen alearen egoera eta gaztetxeko zineklubaren aurrerapena egin dugu. Eguna aprobetxatuz, urriak 30eko UGE eta Bitter Honey-ren kontzertuak aurkeztu ditugu UGE beraren gidaritzapean.
Bergarako gaztetxearen 10. urteurrena gerturatzen ari dela aprobetxatuz, egitarau zabala aurkeztu dugu. Horrez gain, palestina, AHT, Emon-en diska berria, jaietako balorazioa, Jose Luis Elkoro eta beste gai batzuk aztertu ditugu musikaz nahastuz.
Gaztetxearen hamargarren urteurrena gero eta gertuago dago. Dagoeneko mugarri garrantzitsu hau ospatzeko antolatuko diren ekintza desberdinak forma hartzen hasi dira.
Single Socks rock taldea, bergarako gaztetxera kontzertu bat ematera urbildu zen apirilaren 17an. Aukera aprobetxatu genuen aƱorgako rock taldea txapa irratian elkarrizketatzeko.
Martxoko kontzertuak, zinekluba, ekitaldiak, berri kuriosoak... guztia Ziklogenesis Leherkorrak nahastuta eta musikak lagunduta. Egun arraro batetik irratsaio arraro bat irten da gaurkoan.