Tortura: "EZ DAGO BORONDATE POLITIKORIK TORTURAREKIN AMAITZEKO"Elma Saiz Espainiako Gobernuaren Ordezkariari 3.000 sinadurak eman dizkiote Zerrenda ...
Tortura: "EZ DAGO BORONDATE POLITIKORIK TORTURAREKIN AMAITZEKO"Elma Saiz Espainiako Gobernuaren Ordezkariari 3.000 sinadurak eman dizkiote Zerrenda Beltza izeneko sarekadetan atxilotu eta inputatu zituzten gazteen guraso eta lagunekNBEk Espainiari eskatu dio atxilotuen inkomunikazioa bertan behera utzi dezalaLa ONU reclama al Estado español la abolición de la incomunicaciónGaur goizean burutu behar zuten Elma Saiz ordezkariarekin bilera, baina Saiz-ek ezin zuela argudiatuz, bere idazkaria bidali du. Honek hilabete batean jasotako 3.000 sinadura jaso ditu. Sinadura hauek torturarekin amaitzea, ilegalizazio estrategia alde batera uztea eta proiektu politiko guztiak gauzatzeko bideak irekitzea babesten dute. Ordezkariari hainbat eskakizun egin dizkiote torturarekin bukatzeko konpromisoak hartzeko, baina ez dutela horrelakorik egingo adierazi du idazkariak. Bai ordea dokumentazio eta sinadura guztiak Espainiako Gobernuari helarazi. Josu Esparzak, guraso eta lagunen izenean, "torturarekin amaitzeko borondate politikorik ez dagoela" adierazi du. Gaur bertan NBE-k Estatu espainolari eskatu dio inkomunikazioa bertan behera uztea oso gogorra izan den txosten batean.
Less
We keep track of your subscriptions through your Facebook account. No additional registration required.
Nothing will be posted to Facebook without your explicit permission.