Aiaraldeko esparru naturalean sortu den komunikazio proiektua gara; Aiaraldeko herritarrentzako informazio baliagarria biltzen duen euskara hutsezko interneteko ataria. Teknologia berriekin eguneratutako irudi, audio, bideo zein testuak bildu, landu, batu eta denon eskura jarriak. Komunikabide euskalduna, modernoa, formatu aniztuna, ikus entzunezkoa, eguneratua, parte hartzailea, sare sozialekin integratua, hurbila, irabazi asmorik gabea eta denontzako irekia gaituzu.
Zortzigarren lanuzte eguna izan dute gaur Amurrioko Tubos Reunidos enpresako langileek. Goizean goiz ehundaka langile batu dira lantegiko sarreran, maskara zuriak aurpegian, enpresako sarrera galarazten. Espainiako gobernuaren lan erreformaren aurrean, euren hitzarmena defendatu nahi dute Tubos Reunidoseko langileek. Hiru dira nagusiki aldarrikapenak.
Amurrio Antzokiak zazpi urte betetzen dituela eta, ikuskari berezia prestatu dute Adam-Dram kolektiboak eta Amurrioko hainbat elkartek. Igandean taularatuko da "Al norte del Eden" ikuskizuna, 19etan hain zuzen ere. Ikuskariaren protagonistekin egon gara, obra gehiago ezagutzeko.
Igandean amaitu ziren aurtengo otxomaio jaiak; egoera ekonomikoak jaiak ere estutzen dituen garai hauetan, Urduñako jaiek izan duten garapenaren inguruan solasean izan gara Urduñako Gazte Asanblada eta Bihotza Konpartsako kideekin azken jai eguna amaitu aurretik eginiko elkarrizketetan.
Krisialdia gero eta gehiago kolpatzen ari da Aiaraldea, langabezia datu kezkagarriekin batera, hainbat dira lan-gatazketan dauden enpresak. Eurengana hurbildu nahi izan dugu gatazka hauen berri zehatzagoa izateko.
Euskara da denok poltsikoan dugun intxaurra. Irekitzeko modu asko dago bai, baina errezena, goxoena eta eraginkorrena elkarren ondoan jarri eta… krask! mamiaz gozatzeko gertu egongo gara, euskaraz gozatzeko. Euskarak ahal beste intxaur behar ditu, kolore, forma eta ideologia ezberdinetakoak, denok dugu gure alea poltsikoan, Aiaraldean 25.000 ditugu. www.aiaraldea.com web guneak intxaur guzti horiek elkarlanean jartzea proposatzen du, den denak euskarari bide berriak irekitzeko, mamia zabaltzek...
Emakumeentzako autodefentsa feminista ikastaroa antolatu zuen Urduñako udaleko berdintasun sailak iragan apirilaren 28an Alondegian. Maitena Monroy, feministalde elkarteko kideak eman zuen ikastarora hogei bat emakume bildu ziren. Aiaraldea.com ere bertan izan zen egitasmo honen nodik norakoen berri emateko.
Apirilaren 27tik 29ra Aiaraldea euri eta danbor hotsez busti da.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak bultzatuta euskara komunikaziogintzan jendarteratzeko epe luzerako elkarlan eta konpromiso hitzarmena sinatu zuten eskualdeko instituzio guztiek eta hainbat euskara elkarteek “hizkuntzaren normalizazioak horren beharrezko dituen Euskarazko Komunikabideen sustapenarekin konpromiso sendoa adieraziz”. Saraubeko Mahaian egindako agerraldian hitzarmena sinatu zuten Aiaraldeko 9 alkateek, Kuadrillako presidenteak, hitzarmena udalez udal babestu duten alderdi poltikoetak...
Laudio Memoria taldeak plaka bat jarri zuen frankismoaren biktimak oroitzeko apiralen 14an.
Apirilaren 14ean Amurrioko Gazte Asanbladaren 5. urteurrena ospatu zuten herrian. Egun horretan egitarau oparoa antolatu zuen asanbladak.