Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea.Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
Debako udalak, ahozko ondarearen transmisioak Deban izan duen etena ikusirik, transmisio hori indartzeko proiektu bat martxan jarri zuen 2010. urtean Badihardugu Elkartearen laguntzarekin. Proiektua aurrera eramateko, herriko 6 neska gaztek elkarrizketak egin dizkiete herriko zenbait nagusiri, euren hizkera eta bizipenak jasotzeko
Azkoitiko Ahotsak proiektuaren aurkezpen/omenaldi bideoa
Zumaiako Ahotsak proiektuaren aurkezpena. Romatet eta Maiaren ekoizpena.